XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herri aberatsak eta herri pobreak

Azken berrogeita hamar urteetan munduko ekonomiak sekulako aldaketak izan ditu.

Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Frantzia, Kanada edo Suedia... estatu aberatsak dira, baina Hegoamerika, Ertamerika, Afrika eta Asiako gehienak, berriz, oso pobreak.

Ekonomia-teknologia

1945. urtean Bigarren Mundu-Gerra amaitu zenetik, eta teknologiari esker, industriak hazkunde ikaragarria izan du.

Herri aurreratuenak, teknologia egokia zutenak, aberastu egin dira eta herri atzeratuak, berriz, askoz pobreago gelditu dira, beren ekonomia suspertu ezinik.

PERTSONEN ABERASTASUNA ($)


Estatu Batuak
Kanada
Suedia
Alemania
Japonia
Suitza
Afrika
Hegoamerika
Asiako hegoaldea

Elikadura eta gosea

Aurrerapen teknologikoei esker, nekazaritza eta arrantzaren ustiaketak hazi egin dira eta produktuen kalitatea hobetu.

Herri aberatsetan, janari mota ugari, neurri handitan eta kalitate onekoak kontsumitzen dira.

Herri pobreetan, ordea, egoera larria bizi ohi dute maiz.

Teknologia falta zaie eta kasu askotan herri aberatsen laguntzarik ez dute izaten.

KALORIA KONTSUMOA (pertsonako)


Estatu Batuak
Kanada
Europa osoa
Australia
Estatu arabiarrak
Afrika
Hegoamerika
Ertamerika

Errobota lanean

Japoniar elektronikak honelako mirariak egin ditu.^M
Kamarak pantailan irakurri ondoren, esku artikulatuei agintzen die zer egin
.

Gizon-emakumeen bizimodua, etxebizitzak ikusiz ere igarri daiteke.^M
Etxe modernoetatik txabola kaskarretara dagoen aldea nabaria da.^M
Batzuetan argindarra, berogailua, iturriko ura, garbitasuna eta erosotasun ugari izango dira, besteetan ez dago bizitzeko adinako baldintzarik
.